Nola batu talde batera gonbidapen-kode edo esteka batekin?

Norbaitek gonbidapen-esteka bat bidali badizu, ireki telefonoan eta SplitEase-k taldera batuko zaitu. Oraindik saioa hasi ez baduzu, saioa hasi bezain laster batuko zara.

Urratsak

  1. Hasiera (Home) fitxan, sakatu Batu (Join).
  2. Idatzi gonbidapen-kodea eta sakatu Batu taldera (Join Group).
  3. Bestela, sakatu Eskaneatu QR kode bat (Scan a QR code) taldearen QR kodea eskaneatzeko, edo Itsatsi gonbidapen-esteka bat (Paste an invite link) esteka kopiatu baduzu.

Kodeak funtzionatzen ez badu, baliteke iraungita egotea. Eskatu kode berri bat gonbidatu zaituen pertsonari.

SplitEase aplikazioa ez dago oraindik euskaraz. Kortxete artean dauden botoi-izenak dira pantailan ikusiko dituzunak.

Lotutako galderak

Laguntza gehiago behar duzu?

Idatzi iezaguzu, eta SplitEase taldeko pertsona batek erantzungo dizu.

Jarri harremanetan laguntza-zerbitzuarekin
Hizkuntza: Euskara