Nola konfiguratu gastu errepikari bat?
Gastu errepikari bat automatikoki gehitzen da taldera dagokion egunean, zuk konfiguratu duzun moduan banatuta. SplitEase+ planaren parte da.
Urratsak
- Ireki taldea, eta gero Taldearen ezarpenak (Group settings).
- Sakatu Gastu errepikariak (Recurring expenses), eta gero Gehitu (Add).
- Idatzi zenbatekoa, nork ordaintzen duen eta nola banatzen den, eta aukeratu zenbatero errepikatzen den: egunero, astero, hilero edo urtero.
- Sakatu Gorde (Save).
Errepikapen bat saltatzeko, ireki gastu errepikaria eta sakatu Saltatu hurrengo errepikapena (Skip the next occurrence). Ondoren, egutegiak ohi bezala jarraitzen du.
SplitEase aplikazioa ez dago oraindik euskaraz. Kortxete artean dauden botoi-izenak dira pantailan ikusiko dituzunak.