Nola eskaneatu tiket bat gastu bat gehitzeko?
Tiketen eskaneatzeak faktura bateko guztizkoa eta xehetasunak irakurtzen ditu, zuk idatzi beharrik izan ez dezazun. SplitEase+ planaren parte da.
Urratsak
- Sakatu + botoia, eta gero Eskaneatu (Scan).
- Atera argazki bat faktura osoari, edo aukeratu Liburutegia (Library) edo PDF dagoeneko duzun fitxategi bat erabiltzeko.
- Egiaztatu SplitEase-k aurkitutako xehetasunak eta sakatu Erabili (Use).
- Berrikusi nork ordaindu duen eta nola banatzen den, eta sakatu Gorde (Save).
Irudia SplitEase-ra igotzen da irakurtzeko. Ikusi gure Pribatutasun-politika nola tratatzen den jakiteko.
Eskaneatzeak akatsak egin ditzake. Egiaztatu beti zenbatekoa gorde aurretik.
SplitEase aplikazioa ez dago oraindik euskaraz. Kortxete artean dauden botoi-izenak dira pantailan ikusiko dituzunak.