Nola kitatu kontuak norbaitekin?
SplitEase-k nork nori zenbat zor dion jarraitzen du, baina ez ditu ordainketak kudeatzen. Ordaindu beste pertsonari ohi duzun moduan, eta erregistratu aplikazioan bi saldoak eguneratzeko.
Urratsak
- Ireki taldea eta sakatu Kitatu (Settle up).
- Norbaiti ordaindu badiozu, sakatu Erregistratu ordainketa (Record payment) haren izenaren ondoan, egiaztatu zenbatekoa eta berretsi. Zor duzunaren zati bat bakarrik ere erregistra dezakezu.
- Norbaitek ordaindu badizu, sakatu Markatu jasotako gisa (Mark as received) haren izenaren ondoan eta berretsi.
Aurreko ordainketak ikusteko, sakatu Historia (History) pantaila berean.
SplitEase aplikazioa ez dago oraindik euskaraz. Kortxete artean dauden botoi-izenak dira pantailan ikusiko dituzunak.